XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dekretu honen bitartez bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena arautu behar da, Segurtasuneko Indarrek eta Kidegoek toki publikoetan bideokamerak erabiltzea arautzen duen abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan xedatu dena garatu eta betearazteko.

2.- Dekretu honek bideokamera, kamera finko eta kamera eramangarriei buruz dioenak berdin balio du antzeko bitarteko tekniko guztietarako eta dekretu honetan arautzen diren grabazioak egitea ahalbidetzen duten sistemetarako, oro har.

3.- Bideokamerak erabiltzeko baimena emateaz eta haien erabileraz dekretu honetan ezarri den erregimena Euskal Herriko polizi guztiei ezarriko zaie.

2. atala.-Eskumena duten agintariak.

1.- Segurtasun sailburuordeari dagokio:

a) Ertzaintzari eta Euskal Herriko Poliziako udaltzaingoei bideokamera finkoak instalatzeko baimena ematea.

b) Bideokamera finkoak instalatzeko baimenen erregistroa eramatea, dekretu honen 7. atalean aipatzen den eran.

c) Hamabost egunean behin Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeari informazioa ematea bideokamera eramangarrien erabileraz, eta egindako grabazioen euskarria berari igortzea, hori egiteko eskatzen duenean.

Bideokamera eramangarriak erabiltzeko baimena emateko eskumena duten organoek edota grabazioen zaintza eta artapenaren arduradunek behar diren agiriak igorri behar dizkiote, eginkizun hori bete ahal izan dezan.

d) Ertzaintzak egiten dituen grabazioak zaintzeko betebeharra betearazteko arduradun gorena izatea.

Helburu horrekin dekretu honen 14. atalean aipatzen diren ikuskapenak egingo dira.

e) Ertzaintzak irudi eta hotsen grabazioak egin eta interesatuek horiek eskuratzeko edo baliaogabetzeko eskatzen dutenean eskaerak ebaztea.

f) Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeari txostenak eskatzea bideokamera finko edo eramangarrien bidez lortutako irudi eta soinu grabazioen legezkotasunaz.

g) Dekretu honetan ematen zaizkion gainerako eginkizunak.

Segurtasun sailburuordeak Segurtasun sailburuordearen Kabineteko zuzendariaren laguntza jasoko du dekretu honetan eman zaizkion eskurantzak egikaritzeko.

Zuzendaritzaren bitartez beteko ditu eskurantzen ondorio diren egintza materialak, prestakuntzakoak, instrukziokoak eta ikuskaritzakoak.